|
|
Oianguren Institutua
|
Ikastetxeen arteko koordinazioa |
|
Ikastetxeen arteko koordinazioa .
Helburuak:
- Ikastetxe honetara datozen ikasleen jatorrizko Eskola Publikoekin (Zaldibia, Legorreta, Itsasondo) harremanetan jarraitzea, arlo pedagogikoan koordinazioa hobetzeko.
- Urdaneta-Oianguren Ikastetxe Publikoko Lehen Hezkuntzako irakasle taldearekin dagoen harreman berezia sustatzea.
- Bailarako eta Gipuzkoako Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeekin koordinazioa bultzatu.
- Proiektu berdinak dituzten ikastetxeekin harremanak sustatu.
Ekintzak :
- Ikasturte honetan zehar hainbat bilera egingo dira Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako arduradunekin.
- Urdaneta ikastetxearekin hainbat arlotan ekintza komunak egingo dira: Aste Kulturala, aldizkaria, propaganda, hitzaldiak...
- Ordiziako Berritzeguneak antolatutako Bigarren Hezkuntzako Zuzendarien Mintegian parte hartu.
- BIHEk (Bigarren Hezkuntzako Zuzendarien Elkartea) antolatutako bilera eta ekintzetan zuzendariak parte hartuko du.
- Proiektuen arduradunekin bildu esperientzien elkartrukatzea egin ahal izateko.
Ebaluazioa :
- Irizpidea: helburuak betetzea
- Tresnak: prozesuaren jarraipena
- Epea: ekainaren bukaera
- Eragilea: klaustroa
|
|
|
|
|