|
Janariaren kalitatea elementu garrantzitsua da familia guztientzat. Hau dela eta hilero prestatzen dira kalitate oneko menu orekatuak. Ardura honetan ezinbestekoa da partehartzaile guztien inplikazioa: sukaldariak, begiraleak, gurasoak, zuzendaritza taldea eta nutrizio-medikua.
Janaria Urdanetan prestatzen da. Sukaldariak Eusko Jaurlaritzak kontratatzen ditu. Gainerako gastu guztiak familiek ordaindutako kuotaz eta Eusko Jaurlaritzak emandako diru laguntzaz ordaintzen dira.
Ordutegia:
12:40an , goizeko saioak amaituta, bi begiraleren ardurapean gelditzen dira ikasleak.
Urdanetako jangelara joan aurretik, liburutegian egoteko aukera daukate.
-13:30ean Urdanetara jaisten dira begiraleekin.
- 14:15ean Institutura bueltatzen dira eta klaseko sarrera ordua izan arte patioan egoten dira.
Oharra: Norbaiti zerbait gertatuz gero Osakidetza zentrora bideratuko da.
URDANETA - OIANGUREN
JANGELA : Hileko menua ikusteko hemen sakatu
|